Mari Jose Zelaieta Kanariar Uharteetara bidaian

TTIPI TTAPA 2008ko uztailaren 23a

Patxiku Irisarri Mankomunitateko lehendakaria eta Mari Jose Zelaieta irabazlea. TTIPI TTAPA

Hiri HOndakinen Mankomunitateak egindako zozketaren irabazlea izan da

Birziklapenaren inguruko hainbat aholku emanez, Baztan, Bortziriak eta Malerrekan, Hiri-Hondakinen Mankomunitate edo udalen eskutik urte hasieran banatu ziren egutegiek zeramaten zenbakien zozketa egin zen ekainaren 30ean Donezteben. Hain zuzen, irailean bi lagunentzako Kanariar Uharteetan aste bateko egonaldiaren zozketa zen. 8.722a izan zen zenbaki sariduna eta Elizondoko Beartzun auzoko Mari Jose Zelaieta Urrutia da sariduna. Laugarren urtea da zozketa egiten dutela, baina sariduna agertzen den lehenbiziko aldia da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun