Baztandarrak omenduak Gorraizen

TTIPI TTAPA 2008ko uztailaren 23a

Uztailaren 2an Arkupeak Erretiratu eta Jubilatuen Elkarteak hainbat kide omendu zituen. Haien artean, aurten Diamantezko Ezteiak egin dituzten Iruritako Legaletako Antonio Urrutia eta Mª Jesus Sarratea senar-emazteak beren oroigarria jaso zuten, 65 urte egin dituztelako ezkondurik aurten.

Urrezko Ezteiak egin dituzten Carlos Elizalde eta Juana Mª Amigorena eta Valeriano Sanchez eta Teresa Hernandez arizkundarrak ere omendu zituzten.

85 urte bete dituzten hauek jaso zuten omenaldia: Cruz Magirena eta Ramon Migeltorena amaiurtarrak; Concepcion Zaldain arizkundarra; Beronika Barrenetxe berroetarra; Felix del Moral elbetearra; Gregorio Bengoetxea, Braulio Iriarte eta Miguel Lezaun elizondarrak; Juanita Goñi gartzaindarra; Pilar Matxin iruritarra eta Jabiera Arrijurria lekaroztarra. Zorionak denei!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun