Kintoko belagaien kanona

TTIPI TTAPA 2008ko uztailaren 23a

Erroibar eta Baztango Udalek 139.924,80 euroko txekea jaso dute aurten Kintoko belagaien aprobetxamenduaren harira. Kopuru hori 2007-2008ko aprobetxamenduari dagokion kanona da. Paraje horien kanon hau 1856. urtean sinatu zuten, Mugen Nazioarteko Tratatua egin zenean. Alde bakoitzaren mugak zehaztu ziren orduan. Txekea Begoña Sanzberro kontseilariak eman zien.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun