Orain dela ale batzuk aipatu bezala, Nafarroako Kutxaren zeuk aukeratu, zeuk erabaki programaren bitartez lortutakoari eta Udalak emandakoari esker Arraiozek batzartokia izanen du hemendik aitzinera. Hala, orain arte bilkurak egiten zituzten Apezenetxea utzi, eta batzarleku berria erabiliko dute arraioztarrek edozein bilkura egiteko: herritarren batzarrak, gurasoenak... Eraikin berria plazan egiten ari dira, frontoi estaliaren eta elizaren ondoan. Inaugurazioa abuztuaren 15ean eginen da.
Bertzalde, Arraiozen egin nahi den merkataritza-gunea dela eta, herri sarreran biribilgune berria eraikitzen ari dira.