Hilabete hasieran Baztango Alkate Virginia Alemanek Animsako teknikariekin batera www.baztan.es udal web gune berria aurkeztu zuen. Tresna berri honen helburua bai baztandarrei, bai kanpoko edozeini informazio gaurkotua eskaintzea da. Hortaz, informazio turistikoa, historikoa, geografia arlokoa, zein udal administrazioarekin lotura duena aurki daiteke. Teknologi berriak eguneroko lanean uztartzea ere nahi du Udalak.
Teleadministrazioa gauzatzeko bidea ere ireki nahi dute, hau da, baztandarrek oinarrizko tramiteak etxetik egiteko aukera eman asmoz sortu da atari berria. Bertze helburu garrantzitsua euskararen erabilera bultzatzea da, web orrian sartzerakoan euskaraz hartuko baitugu informazioa eta aukera bezala gaztelania agertuko da.