Baztandarren Biltzarraren ondotik, Elizondoko Santiago besten txanda ailegatu da.
Ortzegun eguerdiko 12etan, uztailaren 24an botako dute suziria Balleko Etxeko balkoitik.
Ondotik Baztanzopak izanen dira plazan Los Incansables txaranga, txistulari eta gaiteroekin.
Ondotik Erraldoi eta Buruhandien konpartsa Gaiteroekin ibiliko da karrika handietan.
16:00etan ‘Elizondoko Herria’ margo lehiaketa eginen da Balleko Etxeko arkupean.
18:00etan Animalien ikuskizuna frontoian.
19:00etan Karrikadantza.
20:00etan Santiago Apostostoluaren elizan, Elizondoko koralak abestuko du, Isabel Lakarren zuzendaritzapean.
Gauerditik goizaldeko 4etara JALISKO BAND taldearekin dantzaldia izanen da.
Santiago eguna ortziralean
Ortziralean, Santiago egun handia ospatuko dute Elizondon.
Goizeko 9:30ean argi soinuak izanen dira txistulari eta gaiteroekin.
11:30ean Meza Nagusia.
Ondotik, Erraldoi eta Buru handien konpartsa ibiliko da.
11:00etatik 13:00 eta 16:00etatik 20:00etara haurrendako JUMPING ikuskizuna izanen da.
12:30ean Mutildantzak Foruen plazan.
14:00etan Elizondoko Alkate-Juradoak Anaitasun bazkaria izanen du, Balleko herrietako alkate, udal ordezkari eta gainerako gonbidatuekin.
18:00etan Voces Navarras taldearekin Nafarroako Jotak adituko dira.
20:00etan TSUNAMI taldearekin dantzaldia.
21:00etan gaitariak, txistulariak eta akordeolariak ariko dira Ziga margolariaren plazan.
22:00etan Mutildantzak dantzatuko dira eta gauerditik goizaldeko 4etara Foruen Plazan IMPERIAL AZTECA mariatxia ariko da.
Pilotarien Eguna larunbatean
Larunbatean, uztailaren 26an, Pilotarien eguna ospatuko dute.
9:30ean argi soinuak izanen dira txistulari eta gaiteroekin.
11:00etan Erraldoi eta Buruhaundien konpartsa aterako da.
11etatik 13:00etara Haurrendako JUMPING ikuskizuna izanen da.
12:00etan Musika Bandak emanaldia eskainiko Mariano Izeta Errebote plazan.
12:00etatik 13:30era Haurrendako parkea izanen da ludoteka, gazteluak, karts eta bertze jostailuekin.
13:00etan Zahar Etxean dauden guztiei, herriak bazkari batera gonbidatzen ditu.
Ondotik, JOXE ANGEL akordeolariarekin dantzaldia izanen da.
16:00etatik 20:00etara Haurrendako JUMPING ikuskizuna eta parkea izanen dira.
17:30ean, profesionalen arteko esku pilota partidak jokatuko dira:
Lehenik, Chafee eta Urrizelki, Agirre eta Apraizen kontra eta partida nagusian, OLAIZOLA II eta OTXANDORENA, BENGOETXEA VI eta BEGINOren kontra.
20:00etan Dantzaldia izanen da MOMPAS taldearekin Foruen Plazan.
21:00etan gaitariak, txistulariak eta akordeolariak ariko dira Ziga margolariaren plazan.
22:00etan Mutildantzak dantzatuko dira.
Gauerditik goizaldeko 4etara Foruen Plazan TUMBAO CALIENTE dantza latinoak izanen dira.
Haurren Eguna igandean
Uztailaren 27an, igandean, Haurren eguna ospatuko da.
9:30ean Argi Soinuak izanen dira txistulari eta gaiteroekin.
11:00etan Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa aterako da.
Goizez eta arratsaldez, haurrendako JUMPING ikuskizuna eta parkea izanen dira. Gainera, 17:00etan “Kaixo Flypi” Haurrendako pailazoak ere izanen dira.
18:00etan panpin handien desfilea eginen da.
18:00etan Herri kirol saioa izanen da, harri altxatzea, aizkora eta sokatira, hain zuzen.
20:00etan dantzaldia izanen da ALBOKA taldearekin.
21:00etan Gaitariak, txistulariak eta akordeolariak ariko dira Ziga margolariaren plazan.
22:00etan Mutildantzak izanen dira.
Gauerdian, Foruen Plazan AMETS ILUNA rock taldeak joko du eta emanaldia akitzean, dantzaleku mugikorra izanen da.
Herriaren Eguna astelehenean
Uztailaren 28an, astelehenean, Herriaren eguna izanen da.
9:30ean Argi Soinuak izanen dira txistulari eta gaiteroekin.
11:00etan Erraldoi eta Buruhandien konpartsa aterako da.
11:00etatik 13:00etara Haurrendako JUMPING ikuskizuna izanen da.
14:30ean Zikiro jatea izanen da Kuartekozelaian.
18:00etan Haurrendako animalien ikuskizuna izanen da.
19:00etan VENTE PÁL OESTE kalejira herritik pasatuko da.
20:00etan dantzaldia izanen da AVENIDA taldearekin.
21:00etan gaitariak, txistulariak eta akordeolariak ariko dira Ziga margolariaren plazan.
22:00etan Mutildantzak izanen dira.
Gauerdian GAIXOA NI abestuko da Foruen Plazan, baina arratseko 8:30etik goizaldeko 4etara CUENTOS DEL SUR Argentinako folklorea izanen da Foruen Plazan.