Kintoko belagaien aprobetxamenduaren harira, 131.000 euro jaso dituzte Erroibar eta Baztango Udalek

TTIPI TTAPA 2008ko uztailaren 11

Begoña Sanzberro Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariek eman die

Erroibar eta Baztango Udalek 139.924,80 euroko txekea jaso dute Kintoko belagaien aprobetxamenduren harira. Kopuru hori 2007-2008ko aprobetxamenduari dagokion kanona da. Paraje horien kanon hau 1856. urtean sinatu zuten, Mugen Nazioarteko Tratatua egin zenean. Alde bakoitzaren mugak zehaztu ziren orduan.

Txekea Begoña Sanzberro Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariak eman zien, eta ekitaldian Virginia Aleman Baztango alkatearekin batera, Erroibarko alkate eta Kintoko Mankomunitateko presidentea den Enrike Garralda izan ziren, baita Landa Garapeneko zuzendari orokorra den Jesus Mari Etxeberria, eta Baztango Udaleko Jon Dufurrena eta Remigio Lizasoain zinegotziak eta Alvaro Villanueva ere. Azken hau, Erroibarko zinegotzia da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun