1956an zabaldu zituen Almandozko eliza berriak ateak lehendabizikoz. 52 urte beranduago itxuraberritu egin dute, margotu eta aldarea garbituz. Ilusioz eta borondatez egindako lana izan da, eliza berriari txukun eusteko beharra ikusi zelako. Almandozko Parrokiak ere egindako konponketak goraipatu ditu, eta nabarmendu duenez, «kristauen laguntza beti haundiena izan da, eta herrietako elizak horrela eginak dira». Egindako lana gogoan, San Pedro Egunean, ekainak 29, ospakizuna egin zuten: meza izan zen parrokiako abeslari taldea –argazkian– tartean zela, eta ondotik luntxa egin zuten.