Arte eta Kultura 2008 ekimenaren barne, Elizondoko Merkatu Plazan udako zine emanaldiak hasi dira hilabete honetan. Dagoeneko Asterix Olinpiar Jokuetan, Iron Man eta La Búsqueda filmak ikusi ahal izan dira, guztiak gaztelaniaz. Oraindik emititu gabe daudenak ere gaztelaniaz izanen dira: La boda de mi novia eta Como locos apor el oro. Uztailaren 10ean eta 15ean eskainiko dira, hurrenez hurren, 22:00etan hasita.