Aparkalekuen arazoari irtenbidea ematen ari zaio poliki-poliki Udala. Aitzineko aleetan aipatu genuen, Elizondoko herri erdialdean, autoak uzteko zeuden arazoak konpontzeko parkimetroak paratu zituztela Elizondoko plazan eta Pedro Axular karrikan. Aparkatzeko arazoak izaten ziren bertze lekua Osasun Etxearen ingurua izaten zen. Leku falta zela eta, kotxeak errepidean uzten zituen jendeak, nahiz eta Baztandarren Biltzarreko gorape ondoan zenbait toki sortu. Orain aparkaleku berriak egin dituzte, eta errekaren eta Osasun Etxearen artean prestatu duten gunea irekia dago.