Web-orri berria aurkeztu du Baztango Udalak

Utzitako argazkiak 2008ko uztailaren 4a

Web-orri berriaren aurkezpenean, Marta Conde Animsako ordezkaria, Virginia Aleman alkateaa eta Martin Garde zinegotzia. TTIPI TTAPA

Informazioa eguneratua eskainiko du eta etxetik tramiteak egiteko aukera..

Ortzegun goizean, uztailaren 3an, Baztango Alkateak, Virginia Alemanek, Animsako teknikariekin batera www.baztan.es udal web gune berria aurkeztu zuen. Tresna berri hau garatzerakoan, bai baztandarrei, bai kanpoko edozeini informazio gaurkotua eskeintzeko helburua izan u Baztango Udalak. Hori dela eta informazio turistikoa, historikoa, geografi arlokoa, zein udal administrazioarekin lotura duena aurki daiteke bertan.

Teknologia berriak eguneroko lanean

Teknologi berriak eguneroko lanean uztartzea ere nahi du Balleko Udalak. Baztango eraketa dela eta abantaila handiak ematen ditu horrelako tresna batek Udal zerbitzuen berri ematen baitu. Teleadministrazioa gauzatzeko bidea ere ireki nahi dute, hau da, baztandarrek oinarrizko tramiteak etxetik egiteko aukera eman asmoz sortu da web-orri berria. Bertze helburu garrantzitsua euskararen erabilera bultzatzea da, web-orrian sartzerakoan euskeraz hartuko baitugu informazioa eta aukera bezala gaztelania agertuko da.

Virginia Aleman alkatearekin batera Marta Condek, ANIMSAko teknikariak, Baztango web gunea aurkeztu zuen, eskeintzen dituen edukiak azalduz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun