Azpilkuetako Sanferminak ortziraleko txupinazoarekin abiatuko dira

Utzitako argazkiak 2008ko uztailaren 3a

Giro atsegina eta Iruñean edo Lesakan baino lasaiagoa izanen dute Azpilkuetan. TTIPI TTAPA

Uztailaren 4tik 7ra ospatuko dira eta iganderako ikuskizun sorpresa bat iragarri dute

Iruñean edo Lesakan bezalaxe, Azpilkuetan ere San Fermin bestak ospatuko dituzte. Gainera, hiruetarik hasten goiztiarrenak izanen dira, ortziralean, uztailaren 4an, eguerdiko 12etan botako baita txupinazoa.
16:00etan barretako kamaren betetzea eta prestaketa eginen da.
21:30ean Baztan Zopak herriko elkartean, JOXE ANGEL akordeoilariak alaituta.
00:30etik aitzinera dantzaldia JOXE ANGEL akordeoilariarekin.
07:00etan gosaria Uxoan.

Launbetia 5

10:00etan argi soinuak herrian barna.
16:00etan mus txapelketa.
18:30ean pilota partidako final haundia.
20.00etatik 22:00etara eta 01:00etatik 05:00etara dantzaldia OIHERGI taldearekin.
05:00etatik aitzinera musika gazteen ostatuan eta ondotik gosaria Uxoan.

Igandea 6, Haurren Egune

10:00etan argi soinuak herrian barna.
11:00etan plater-tiroketa txapelketa.
14:00etan gazteen bazkaria eta partxis txapelketa.
16:30ean haur, gazte eta denentzat ikuskizuna pilotalekuan. Antolatzaileek sorpresa bat izanen dela iragarri dute.
20:00etatik 21:00etara dantzaldia FRANTZISKO akordeoilariarekin.
21:00etatik 21:30era ezkil jotzea.
22:00etan afaria.
00:30etik aitzinera gaupasa FRANTZISKO akordeoilariarekin.

Astelehena 7, San Fermin Egune

08:00etan zikiroa egiteko sua piztuko da.
09:30ean gosaria eta zikiroa prestatzen hasiko da.
11:00etan Meza Nagusia San Ferminen omenez.
12:00etan luntxa herriko elkartean.
14:00etan zikiro jatea frontoian JOXE ANGELek alaituta.
21:00etan afaria pilotalekuan.
23:00etatik aitzinera dantzaldia JOXE ANGELekin eta ondotik Gaixoa ni kantatuz bestei akabera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun