San Juanen ondotik San Pedro besten txanda ailegatuko da aste hondar honetatik aitzinera. Eskualdean, Erratzun eta Donezteben ospatuko dituzte San Pedroak eta gaurkoan Baztango herriko egitarauaren berri emanen dizuegu.
Ekainaren 27an, txupinazoa
Ekainaren 27an, ortziralean, arratseko 20:00etan Txupinazoa eta ezkil jotzea izanen da.
Arratseko 21:00etan Baztan Zopak Kastonean Frantxiskok alaiturik.
Gaueko 23:30ean kontzertua eskainiko dute SARKOR eta ERRUGABE taldeekin.
Goizaldeko 2:30ean Dantzaldia izanen da AGERRALDErekin.
Ekainaren 28an Haurren Eguna
Larunbatean, ekainaren 28an, Haurren Eguna ospatuko dute.
10:00etan Argisoinuak izanen dira.
11:00ean haurrendako jolasak izanen dira eta 13:00etan haurrendako bazkaria.
Bazkalondoan haurrendako tailerrak eta jolasak izanen dira.
Arratsaldeko 18:00etatik aitzinera bertso poteoa izanen da Iñigo Mansizidor “Mantxi”, Iñigo Izagirre, Julen Zulaika eta Jon Barberena bertsolariekin.
Arratseko 20:00etan dantzaldia izanen da LAIOTZ taldearekin.
Arratseko 21:30ean Mutildantzak, gaita eta Larraindantza izanen dira.
Gauerdiko 0:30etik aitzinera, berriz ere dantzaldia izanen da LAIOTZekin.
Ekainaren 29an, San Pedro Eguna
Igandean, ekainaren 29an, San Pedro eguna ospatuko dute.
Goizeko 10:00etan Argisoinuak joko dira.
12:00etan Meza Nagusia izanen da.
13:00etan, Mutildantzak eta luntxa eskainiko dute Kastonean.
Arratsaldeko 16:30ean Ginkana izanen da.
Arratsaldeko 18:30etan Kantaldia.
Aratsaldeko 19:30ean LOS GAVILANES mariatxia aditzeko aukera izanen da.
Arratseko 21:30ean Mutildantzak, gaita eta Larraindantza izanen da.
Gaueko 22:00etan su artifizialak botako dituzte.
Gaueko 22:30ean kantaldia eskainiko du Panpi Portugalek eta gaueko 0:30etik aitzinera Luzianok eskainiko du kantaldia.
Ekainaren 30ean, Zikiro jate Eguna
Ekainaren 30ean, astelehenean, Zikiro Jate eguna izanen dute Erratzun.
10:00etan Argisoinuak joko dituzte.
11:00etan pilota partida jokatuko da Gorostapolon.
13:30ean zintzur bustitzea izanen da eta 14:30ean zikiro-jatea. Bazkaria girotzeko, musikaz gain, magraren zozketa, sokatira eta bertze zenbait ekitaldi izanen dira.
Gaueko 21:30ean Mutildantzak, gaita eta Larraindantza izanen dira.
Gaueko 22tan kontzertua izanen da Zubi-Puntan eta gauerditik aitzinera, dantzaldia Franziskorekin, bestak akitzeko.