57 enpresa, saltoki eta era guztietako entitatek eskuratu dute aurten Bai Euskarari Ziurtagiria Baztanen. Horietatik seik Zerbitzua eta lana euskaraz maila lortu dute; 23k Zerbitzua euskaraz maila; eta 28k Bidean maila. Ekainaren 14an egin zen ekitaldian Xabier Mendiguren Ziurtagiriaren Elkarteko bokalak duela bortz urte Baztanen Bai Euskarari Akordioa abiatu zenetik egin diren urrats esanguratsuak azpimarratu zituen.
Martin Garde, Baztango euskara zinegotzia, Maria Mendiburu Baztan ikastolako irakaslea eta euskalgintzako ordezkaria, eta Eva Olaizola Elizondoko Gaztetxeko kidea eta eragilea ere ekitaldian izan ziren. Eurek ere euskararen normalizazioaren bidean urratsak ematen jarraitzeko beharra nabarmendu zuten.