Emilio Majuelo Erratzun

TTIPI TTAPA 2008ko ekainaren 23a

TTIPI TTAPA

Erratzuko Etxelebertzeko Txokoa elkartean Emilio Majuelo Nafarroako Unibertsitate Publikoko historia irakasleak bere azken lanaren aurkezpena egin zuen: sortzez erratzuarra zen Ricardo Zabala sindikalistaren biografia soziopolitikoa. Lagun taldean, Emilio Majuelok bere liburuaren laburpena eta nola eta zergatik landu, ikertu zuen sindikalista eta batez ere, sindikalista honen belaunaldiaren historia azaldu zuen. Zergatik La generación del sacrificio (Txalaparta) izenburua eta ez Ricardo Zabalzaren biografia? Edozein herriko historia garaiko jendeak osatzen duelako, ez pertsona bakarrak edo bik. Zabalzaren inguruan lortu duen materialak lan batendako baino gehiagorako ematen duenez, bi liburutan banatuko du. Oraingoa biografia soziopolitikoari buruzkoa da, eta lantzen ari dena bere biografia sindikalista.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun