Baztan Rugby Taldeak entrenatzaile berria izanen du

ttipi-ttapa 2008ko ekainaren 19a

Michel Serre izanen da Baztan Rugbi taldeko entrenatzailea. TTIPI TTAPA

Michel Serre baigorriarra

Michel Serre, 1990/91 eta 1994ko bigarren itzulian BaztanRugby Taldeko entrenatzaile izandakoa, berriz ere taldera itzuliko da eta 2008/2009 denboraldirako entrenatzailea izanen da. Urte aunitzetako esperientzia eta errugby munduko jakituna izanik, Baigorriko nafarrak, kirol agintaritza bere gain izanen du aurtengo denboraldi bukaera kaxkarriari buelta eta Lehen Mailan denboraldi polita egiteko helburuekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun