Baztango 700 bat behi azienda buru Belate, Erdiz eta Lizartzuko herrilurretan sartu ziren maiatzaren 31n, eta bertan bazkatzeko aukera izanen dute uda sasoian, irailaren 21a arte. Normalean, denboraldia ekainaren 1etik irailaren 29ra, San Migel egunera izaten da, baina aurten, ekainaren 1a igandea zenez, egun bat aitzineratu zen. Atera ere, normalean baino astebete lehenago atera beharko dute aziendek herri lurretatik. Eguraldiak lagundu ez arren, Udaleko guardek eta mendiko langileek Baztan Bailarako marka, BB, sutan ezarri zieten aziendei.