Udako jostaldia

TTIPI TTAPA 2008ko ekainaren 6a

Hondar urteetan bezala, Udaleko Euskara Zerbitzuak udako jostaldia kanpaina abiatuko du uztailean eta abuztuanzenbait herrietan. 3 eta12 urte bitarteko haur eta gaztetxoei zuzendua dago eta jokoak, eskulanak, tailerrak, kirola, txangoak… eginen dira. Bortz txanda antolatu dira: eriaroaren 30etik uztailaren 11ra Elizondon (erreferentzia BAZ-E1); eriaroaren 30etik uztailaren 11ra Iruritan (BAZ-IR); uztailaren 14tik 25era Erratzun (BAZ-ER); uztailaren 14tik 25era Zigan (BAZ-ZI); abuztuaren 1etik 14era Elizondon (BAZ-E2).
Jarduerak bi astekoak izan arren, aste bakarrean ere parte har daiteke, kontutan hartuz bi astetarako hartzen dutenek lehentasuna izanen dutela.
Matrikula 65 eurokoa da txandako, eta 55 eurokoa familia ugari edo txanda berean anai-arreba bat baino gehiago baldin badaude. Izen emateko Dindaia Fundaziora deitu behar da (948 266240 ) eta dirua Nafarroako Kutxako kontu honetan sartu: 20540104619142673850. Hondarreko eguna eriaroaren 20a da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun