Epe luzera begira, 3,3 milioi euroko kreditua onartu du Udalak 2005-2008ko Toki Azpiegitura Planaren barne dauden hainbat proiektu finantzatzeko. Horien artean, Elizondoko Gitxaurdi futbol-zelaian soropil artifiziala eta aldagela berriak paratzea daude, baita Lekarozko ur horniduraren proiektua ere. Obra honek 610.000 euroko gastua ekarriko duela aurreikusi dute. Futbol-zelaiko lanek, berriz, 705.800 euroko inbertsioa beharko dute. Aipatu, Balleko Etxearen eraberritze lanak 171.000 euro gostako direla. Mailegu horrekin zorpetze maila %17,24ra igoko omen da. Halakoetan, onartzen den portzentajea %25,73koa da.
Aipatutako bi proiektu nagusi horiez gain, Arizkunen, Almandozen, Oronozen eta Erratzun sare, hornidura eta zolatze-obrak egitea daude proiektuen artean.