Eskoletako jarduerak

TTIPI TTAPA 2008ko ekainaren 6a

2008/2009 ikasturterako Baztango Herrietako Eskoletako eskolaz kanpoko jardueren erakustaldia Iruritan izan zen. Eskoletako gurasoek eskolaz kanpoko jarduera antolatuko dituzte herri desberdinetan, eta horretarako pasa den eriaroaren 5ean eta 6an, Iruritako Damaso Zabaltza Gizarte Bilgunean zenbait ekintzen erakustaldia egin zen. Eriaroaren 5ean adin guztietako jendearentzako osasunari buruzko jarduerak izan ziren (yoga, pilates...). Biharamunean, hilak 6, arte plastikoak, antzerkia, zirkoa eta malabarrak landu zituzten. Horiez gain, dantza, trikitixa eta mekanografia ikastaroak ere izanen dira, bertze aunitzen artean. Bertzalde, ikasturte hasieran Baztango Herrietako Eskolen I. besta izanen da. Gisa horretara aldarrikatuko dute eskolak herriko bizitzan garrantzitsuak direla, eta nahiz eta txikiak eta xumeak izan, hor daudela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun