NaBaik UPNri: «non daude Erratzuko kontsultategiko 100.000 euroak?»

TTIPI TTAPA 2008ko ekainaren 6a

UPNk bere boletinean argitaratutako informazioak NaBai haserrarazi du

«Berehala argi dezala non dauden Erratzuko kontsultategirako hitzartu omen zituzten 100.000 euroak». Galdera horixe luzatu dio Udaleko NaBaik UPNri. Izan ere, azken honen maiatzeko boletinean, UPNk Erratzuko kontsultategiko obrak finantzatzeko 100.000 euroko laguntza hitzartu zuela ageri da, baina NaBairen hitzetan, «100.000 euro horiek ez dira udal kontuetara ailegatu, eta ofizialki hori ez da inon ageri». NaBairen arabera, kontsultategiko lanek 142.770 euroko gastua eragin zuten, eta horietatik 42.000 Nafarroako Gobernuak bideratu zituen. Gainerakoa (102.770 euro) Udalak ordaindu omen zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun