‘Mila eta bat sorpresa’

TTIPI TTAPA 2008ko ekainaren 6a

Argazkia: ONDIKOL TTIPI TTAPA

Oronoz- Mugairiko Asun Santervasek eskuratu du Bertan Merkatarien Elkarteak antolatutako Mila eta bat sorpresaren sari nagusia. Kantabriako bainuetxe batean asteburua pasatzeko aukera izanen du. Halako kanpainen helburua bezeroak saritzea da, herriko dendetan erosketak egiteagatik, eta bidenabar, inguruari bizitza emateagatik. Kasu honetan sari zuzenak eman dira, denetara mila opari, eta Kantabriarako bidaia opari izarra izan da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun