‘Erregina ta Saratsak’ Arizkunen

TTIPI TTAPA 2008ko ekainaren 6a

Argazkia: ONDIKOL TTIPI TTAPA

Aspaldiko ohitura berreskuratuz, Erregina ta Saratsak Arizkunera itzuli ziren maiatzaren 25ean. Garazi Iriarte herriko neska zuriz jauntzita karriketan barna ibili zen, loreekin egindako koroa buruan eta loreen saskia eskuartean zuela. Bere lagunek, hauek ere zuriz jantzita, tronuan eraman zuten. Baztanen Arraiozen eta Arizkunen bakarrik mantentzen den ohitura da, nahiz eta aitzineko bi urteetan neska faltagatik ez zen egin. Aitzineko asteetan Bozaten, Goitikosten eta Beitikosten egin zen, baina 1941. urterarte Bozaten bakarrik egiteko ohitura zegoen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun