«Berehala argi dezala non dauden Erratzuko kontsultategirako hitzartu omen zituzten 100.000 euroak». Galdera horixe luzatu dio Udaleko NaBaik UPNri. Izan ere, azken honen maiatzeko boletinean, UPNk Erratzuko kontsultategiko obrak finantzatzeko 100.000 euroko laguntza hitzartu zuela ageri da, baina NaBairen hitzetan, «100.000 euro horiek ez dira udal kontuetara ailegatu, eta ofizialki hori ez da inon ageri». NaBairen arabera, kontsultategiko lanek 142.770 euroko gastua eragin zuten, eta horietatik 42.000 Nafarroako Gobernuak bideratu zituen. Gainerakoa (102.770 euro) Udalak ordaindu omen zuen.