Baztandik Bartzelonako enpresa simulatuen azokara

TTIPI TTAPA 2008ko maiatzaren 28a

TTIPI TTAPA

Bertze urte batez, Bartzelonan egiten den enpresa simulatuen nazioarteko azokan izan dira berriki Lekaroz-Elizondoko BHIko Administrazioa eta Finantzetako Goi Heziketa Zikloko ikasleak. Guztira 14 ikasle eta bi irakasle egon dira, eta euren enpresa simulatuaren eskaintza zabala erakutsi dute, likoreetan aukera anitza —Baztan Likoreen laguntzaz– eta horrez gain, Malkorrako txokolatea. Argazkian azokan parte hartu zutenak ageri dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun