Maiatzaren 13an gurasoendako euskal currikulumaren aurkezpena egin zen Iruritako Gizarte Bilgunean. Izan ere, euskal curriculuma sortu nahi dute Euskal Herriko Ikastolen konfederazioak, Udalbiltzak eta Sortzen Ikasbatuaz elkarteak eta horretarako formazio aurkezpenak egiten ibili dira herriz herri. Guztira 59 aurkezpen egin dira, eta horietatik bat Iruritan.