Batzartokia Arraiozen

TTIPI TTAPA 2008ko maiatzaren 28a

Nafarroako Kutxaren zeuk aukeratu, zeuk erabaki programaren bitartez lortutako diruari eta Udalak emandako ekarpenari esker Arraiozek batzartokia izanen du lehendabiziko aldiz batzarreak edo bilkurak egiteko. Zeuk aukeratu, zeuk erabaki egitasmotik 23.800 euro jaso dira, eta gainera proiektua babesteko beharrezkoak ziren herritarren 172 sinadurak ere bildu dira. Horrez gain, Udalak 30.000 euroko ekarpena eginen du.

Orain arte Apezenetxean egiten zituzten bilkurak, baina hemendik guttira batzarleku propioa izanen dute. Dagoeneko eraikin berria egiteko lanak hasiak dira, plazan ari dira, frontoi estaliaren eta elizaren ondoan. Abuztuaren 15ean inauguratuko dutela iragarri dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun