Iruritako eskola eraikitzeko Udalak proposatutako eremua ez da nahikoa

TTIPI TTAPA 2008ko maiatzaren 28a

TTIPI TTAPA

Ez ditu arautegiak eskatzen dituen baldintzak betetzen

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko teknikari baten bisita izan da Iruritan berriki, eraiki behar den eskola berriaren lur eremua ikuskatzen, Udalak eskaintzen duen lur eremua ikusten, hain zuzen. Bisita honetan, Baztango bi zinegotzi, arkitektua, Gobernuko Hezkuntza Departamentuko teknikaria, eskolako zuzendaria eta Baztango herrietako eskolatako koordinatzaileak parte hartu zuten. Lur eremua, frontoi gibeleko aldea eta erreka baten artean dago, baina ez dago leku nahikorik, gaur egun arautegiak eskatzen dituen neurriak eta baldintzak betetzeko.

Eskola berriak, 2010-2011 ikasturtean, bere ateak irekiko dituela aurreikusia dago. Hartara, hilabete batzuk badira, egokiagoa den bertze lur eremua aurkitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun