Sutea Elizondon

TTIPI TTAPA 2008ko maiatzaren 28a

Kalte pertsonalik eragin ez zuen sutea sortu zen maiatzaren 13an Elizondon, Mauricio Elizalde plaza eta Felix Iriarte arteko etxebizitza batean. Antza, sukaldean piztu zen sutea eta sortutako ke-adar beltza itzaltzeko suhiltzaileen beharra izan zen. Kalte materialak ere ez ziren haundiak izan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun