Udalak Elizondoko Jorge Oteiza museoko estatutuak onartu ditu. Zuzendaritza taldea izendatu du funtzionamendu on baterako, nahiz eta balio juridikorik ez izan.
Errektoretza taldea Udaleko hiru kidek —alkateak eta bi zinegotzik—, eta Elizondoko herriaren aldetik bertze hiruk –alkateak eta batzarrean aukeratutako bi herritarrek— osatzen dute. Goreneko postua urtero tartekatuko dute bi kideren artean, herriko alkateak bi urterako agintaldia duelakoz.
Museoaren bidez, Errektoretza taldeak baztertuak edo galtzeko arriskuan dauden tresnak zaindu eta berreskuratu nahi ditu. Bertze aldetik, turismo arloan antolatzen diren ekintzetan parte hartu nahi luke.