Etorkizuna erabakitzerakoan baliagarria izan daitekela iritzita, Erdizek dituen balore ekologikoak eta Baztan eta baztandarrekiko erran nahi duena ezagutu nahian, inkestak egin ditu Erdiz Bizirik Herri Plataformak etxez etxe. Horretarako lantalde tekniko bat kontratatu zuen plataformak, «lana profesionaltasunez eta ikuspuntu objektibo batetik egiteko». Inkesta maiatzaren 16tik 25era bitarte banatu zen etxez etxe, eta Baztango herri guztietan paratu ziren inkestak jasotzeko puntuak. Aipatu, inkesta anonimoak izanen direla, baina banatu aitzinean zenbatu egin ziren hasierako eta bukaerako kopuruak berdinak izateko. Lerro hauek idazterakoan ez genuen gainerako xehetasunen berririk.