Berriz ere musean txapeldun baztandarrak

TTIPI TTAPA 2008ko maiatzaren 28a

Argazkia: Mª Josefa BEGORRE TTIPI TTAPA

Berriki San Frantziskoko Euskal Etxeko mus txapelketan irabazle ateratako baztandarren izenak aipatu genituen, eta orain ere halaxe eginen dugu. Izan ere, San Frantziskoko Anaitasuna Klubeko txapelketan Jesus Arriada arizkundarra, Miguel Ibarra sunbildarrarekin txapeldun izan da. Argazkian biak ageri dira, finalean garaitu zuten bikotearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun