«1936ko kolpearen ondorioz faxismoari aurre egiteagatik zigortu zituztenak gogoan», Oroimenaren Autobusa Nafarroa osoa zeharkatzen ari da eta hilaren 17an Baztandarren Biltzarraren eskutik Elizondon egin zuen geldialdia. Horren harira, aitzineko egunean, bideo emanaldia eta solasaldia izan ziren Arizkunenean. Ezkaba. La fuga de las carceles franquistas filma ikusgai izan zen, eta solasaldian Koldo Pla mintzatu zen, Txinparta Elkarteko kidea.