Txirrindularitza garaia hasia da, eta eskualdeko txirrindularien izenak hedabideetan agertzen hasiak dira beren garaipenengatik. IñakiVilloria eta Francisco Meoki baztandarrak, Asier Apezetxea aranztarra, Jesus Mariñelarena sunbildarra eta Jose Mª Goia igantziarra daude tartean.
Baztandarrei dagokienean, Monteagudoko lasterketan, egutegiko lehenbizikoan, MASTER 30 kategorian, Scania-Conauto taldean ari den Iñaki Villoriairuritarra gelditu zen lehena. Lasterketa hau Pedro Canariasen omenez jokatzen den Nafarroako Koparako puntuagarria izaten da eta bikain ibili zen iruritarra. Meoki, berriz, seigarrena izan zen. Mendiko saria ere Iñakik lortu zuen eta taldeko sailkapenean Scania-Conauto atera zen garaile. Aipatzekoa da, Meoki seigarren izanda, bere kategorian garaile izan zela.
Bigarren garaipena apirilaren 13an Leongo La Virgen del Caminon lortu zuen Villoriak. Eguraldiak ez zuen aunitzik lagundu; bortz graduko tenperatura zegoen, haize gogorra eta lasterketaren akabailan trumoiak eta euria ere bai. Helmugarako 10 kilometro falta zirenean, Iñakik pelotoitik ihes egin eta lehenengo ailegatzea lortu zuen, bigarrenari 21 segundoko aldea ateraz. Lasterketa berean, Francisco Meoki elizondorra bederatzigarren izan zen MASTER 40 kategorian.