Bertan Merkatarien Elkarteak Guinnes liburuan marka ezarri nahi du munduko zortzikorik jendetsu eta luzeena antolatuz. Eguna zehaztu gabe badago ere, seguraski Elizondon eginen da eta erantzun ona izanen duelakoan daude. Bertzalde, kanpaina berria paratu du martxan bezeroak saritzeko: Mila eta bat sorpresa. Elkarteko dendetan erosketak egiterakoan bezeroak boletoak eskuratuko ditu, eta horiekin sari banaketan parte hartu ahal izanen du. Boletoak maiatzaren 31 bitarte banatuko dira, eta ondotik, mila sari banatuko dira, baita Kantabriako Lantarongo bainuetxera joateko bi lagunentzako zozketa egin ere.