Babes Ofizialeko Etxebizitzei buruzko galdeketa egiten ari da Udala

TTIPI TTAPA 2008ko maiatzaren 28a

Maiatzaren 19an hasi zen eta hilaren 31 arte luzatuko da

Maiatzaren 19az geroztik Udala Babes Ofizialeko Etxebizitzaren eskaria aztertzen ari da, gazteei inkestak eginez: 012 zerbitzutik 25 eta 35 urte artean dituzten baztandarrei deiak egiten ari dira inkestatzaileak. Horrez gain, Herriko Etxetik jakinarazi dutenez, udaletxean «mugarik gabeko Babes Ofizaleko Etxebizitza beharra-eskariari buruzko erregistroa» sortuko da. Erregistro honen bitartez Udalak Baztanen Babes Ofizialeko Etxebizitzaren inguruan dagoen eskariari buruzko datuak lortu nahi ditu eta azpimarratu dutenez, «ez da, inolaz ere, etxebizitza promozio batekin lotuko». Inkestatzaileek maiatzaren 31 arteko epea dute galdeketarekin akitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun