Udalean bazterrak nahasten dituen UPNko taldearendako

TTIPI TTAPA 2008ko maiatzaren 26a

Ba al dakizue egi-erdiak gezurrak direla? 3 urteko ikasleek ikasten duten lehen balorea da.
Nola ausartzen zarete nire etxearen kontuak argitaratzen, nahi duzuen gisara eta gainera nire izena agertu gabe, alkatearena bakarrik balitz bezala?
Zuekin solasteko hitzordua eskatu nizuen eta ezezkoa eman zenidaten, zuen kontua ez zela erranez, R. Zaldua eta gure familiaren artekoa zelakoan, baina orain, ausartu egin zarete, boletinaren medioz eta baztandar guztien aurrean, trapu zikinak eta «egi-erdiak»zabaltzen, eskrupulorik gabe, nire ahizparen dimisioa eskatuz.
Zuek nire ahizpari duintasunik ez duela diozue? Nire ustez eta ni bezala bertze hainbaten ustez (UPNko botoemaile batzuk barne), zuek ez duzue duintasunik, lotsik eta ohorerik.
Jakin dezazuela, zuen botoemaile aunitzek, pertsonalki etxerat deitu digutela, barkamena eskatuz eta diozuena lotsagabekeria hutsa dela erranez, pena haundia ematen diela horrelako lanetan zuek denbora galtzea, askoz ere hobe dela lan-konstruktiboa egitea.
Ez dakit nor den zuen aholkularia, baina bide hortatik ez duzue botorik lortuko, jendea ez dago ados erabiltzen duzuen estrategia-politiko honekin; Baztanen ez du funtzionatzen, herri bat delako, denak ezagutzen garelako.
Bertzerik gabe,

Miren Aleman Arrastio

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun