Maiatzaren 19tik aitzinera Baztango Udala Babes Ofizialeko Etxebizitzaren eskaria aztertzen hasiko da, gazteei inkestak eginez: 012 zerbitzutik 25 eta 35 urte artean dituzten baztandarrei deiak eginen dizkiete inkestatzaileek. Ikerketa honek garrantzi haundia duenez baztandarrentzat, inkestatzailea ongi atenditzea eskatu du Balleko Udalak.
Erregistroa ere
Horrez gain, Herriko Etxetik jakinarazi dutenez, udaletxean «mugarik gabeko Babes Ofizaleko Etxebizitza beharra-eskariari buruzko erregistroa» sortuko da. Erregistro honen bitartez Udalak Baztanen Babes Ofizialeko Etxebizitzaren inguruan dagoen eskariari buruzko datuak lortu nahi ditu eta azpimarratu dutenez, «ez da, inolaz ere, etxebizitza promozio batekin lotuko». Inkestatzaileek maiatzaren 31 arteko epea dute galdeketarekin akitzeko.
Etorkizuna erabakitzerako momentuan baliagarria izan daitekela iritzita, Erdizek dituen balore ekologikoak eta Baztan eta baztandarrekiko erran nahi duena ezagutu nahian, inkestak eginen ditu Erdiz Bizirik Herri Plataformak etxez etxe. Horretarako lantalde tekniko bat kontratatu du plataformak, «lana profesionaltasunez eta ikuspuntu objektibo batetik egiteko». Inkesta asteburu honetan hasi eta hilaren 25era bitarte banatuko da etxez-etxe, eta Baztango herri guztietan paratuko dira inkestak jasotzeko puntuak. Horretaz gain, herriz-herri doan ogi banatzaileak ere inkestak jasoko ditu. Aipatu, inkesta anonimoak izanen direla, baina banatu aitzinean zenbatu egin dira