Udal kontuak «normalizatuak»

TTIPI TTAPA 2008ko maiatzaren 12a

Udaleko NaBai taldeak ohar bidez jakinarazi duenez, bere garaian zalantza eragin zuten kontratuak «normalizatuak» gelditu dira hilaren 5eko osoko bilkuraren ondotik. Gobernu Taldeak argitu du, zenbait obra eta kontratuei buruz udal kontu-hartzaileak eragozpen oharrak paratuko zituela jakin arren, helburua «baztandarren premia handiei ahalik eta hobekien erantzutea zela» eta horregatik hartu zirela erabaki azkarrak. 2008ko aurrekontua laster aurkeztuko dutela ere ageri da oharrean, eta «Udalaren egoera bere onera etorri denaren seinale direla aho batez hartutako erabakiak».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun