Araudia gogortua

TTIPI TTAPA 2008ko maiatzaren 12a

Lurzoru ez urbanizagarrian etxeak egiteko orain arteko araudia guztiz zehatza ez zela iritzita, Udalak berritu egin du aipatu araudia. Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak ere bere oniritzia eman dio erabakiari eta indarrean dago dagoeneko.
Beti ere, Baztango ohiko etxebizitzen ezaugarriekin bat etorri beharko dute etxebizitza berriek, eta nekazaritza, abeltzaintza, basozaintza eta aisialdi zein kirol ekintzekin loturarik ez duten etxeak egitea debekatua gelditu da. Eremu isolatuetan familia bakarreko etxebizitzak egitea ere ahalbidetzen du araudiak, baina Nafarroako Gobernuaren eta Baztango araudiekin bat etorriz gero. Eraikin berriak dagoeneko badauden azpiegituretan oinarrituz eraiki beharko dira, bide berririk irekitzeko beharrik izan gabe. Gisa berean, %25eko malda baino altuago den lur eremuetan ezin izanen da etxerik egin. Horiek dira, bertzeak bertze, araudi berriak exijitzen dituen neurrietako batzuk.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun