Hainbat jardunaldi jokatu ondotik, maiatzaren 4an jokatu zen Nafarroako Herri Kirol Jolasetako azken saioa Txantrean. Kategoria ezberdinetan aritu arren, txapel bakarra ailegatu da eskualdera, Baztango Basaburuak kadete mailako sokatira txapelketan lortutakoa, hain zuzen. Sokatiran, baina haurren mailan, bigarren izan ziren Basaburuako neska-mutikoak. Alebin eta haur mailako proba konbinatuetan hirugarren sailkatu ziren baztandarrak eta kadeteetan, berriz, laugarren. Argazkian herri kirol jolasetan parte hartu duten gaztetxoak ageri dira.