Baztango Eguna Mexikon

TTIPI TTAPA 2008ko maiatzaren 12a

Argazkia: centrovasco.com TTIPI TTAPA

Umorea eta giro ona nagusitu ziren maiatzaren 1ean Mexikoko hiriburuko Euskal Etxean egindako V. Baztango Egunean. Agerian gelditu zen gero eta Mexikon bizi diren baztandar gehiago elkartzen dituela ospakizunak urtetik urtera. Alfonso Andueza apaizak emandako mezarekin hasi zuten eguna, eta ondotik bazkari baten bueltan elkartu ziren. Giroa alaitzen, baztandar ezagunak ikusi ziren: Patxi Larralde txistulari arizkundarra, Luis Antonio Barberena akordeoilaria eta Julian Istilart txistularia, bertzeak bertze. Argazkian antolakuntzan ibili ziren batzuk ageri dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun