2006az geroztik, Lekarozko kolegioaren etorkizuna zalantzan dago. Kaputxinoek ateak itxi zituztenetik, zurrumurruak ez dira isildu. Hasieran, Udalak erosiko zuela ziurtzat ematen zen; baina Nafarroako Gobernuak sorpresa eman zuen erostean. Zertarako? Erabilpen aunitzetarako aditu dugu. Azken proposamenak Parlamentutik datozkigu: hizkuntza zentroa eta Bidasoako pintoreen museoa. Horretarako 12 milioi euroko partida adostu dute. Dakigun gauza bakarra, gero eta makurrago dagoela eraikina; lapurrak lasai ibili dira kolegioko pareten artean, barnekoa desegin dute… Zer gertatuko den azkenean?Auskalo!