Baztango herrietako eskoletan, azken urteotan matrikulazioak nabarmen egin du goiti, eta zenbaitetan espazioa arazo bihurtu da. Horien artean Irurita eta Oronoz-Mugairiko eskolak daude; ikastetxe berria behar dute. Behar haundiena Iruritak du, 55 ikaslerekin espazio falta larria baitu. Orain arteko konponketekin hala nola moldatu dira, baina denak bere mugak ditu.
2007/2008 ikasturtean, Erreboteko parrokia zentroa zena erdibitu eta zati batean ingelesa eta psikomotrizitate gelak atondu ziren, biak batean, sei gela finko beharrean. Hemendik bi urtera zazpi gela beharko direnez, Perez-Nievas Hezkuntza kontseilariak Baztanera egindako bisitan Iruritakoari lehentasuna eman zion. Udalaren proposamena frontoi ondoko lur eremu batean egitea da. Argi dago, arazoak irtenbidea behar du