Urteetan Elizondo herriguneko merkatariak kexu izan dira aparkaleku faltarengatik. Merkataritza guneen hedapena gure herrietarat ere ailegatu da, eta denak gara horren lekuko. Erosketetarako eremuak erdigunetik atera eta, bereziki Elizondoko bazterreterat gan dira. Merkatariek salatzen zuten arazo larrienetariko bat aparkalekuen falta zen. Elizondo erdian dauden aparkaleku gutti horiek inguruko langileek edo kotxea denbora luzera uzten zutenendako erabilgarriak ziren. Honi aterabide bat emateko, Udalak eremu urdina bihurtu zituen Foru Plaza eta Pedro Axular karrika (Santxotena jatetxea dagoen kalea). Horrez gain, Herriko Etxearen gibeleko aldean, aparkaleku publiko berri bat ere ireki zuen.
Orain bertze aurrerapauso bat eman du, eta aparkametroak jarri ditu. Maiatzaren 5az geroztik, orduko 20 zentimoko txartela erosi behar dugu, bertan aparkatu nahiz izanez gero.