Berroetako Mendekoste bestak ortziraletik astelehenera, maiatzaren 9an, 10ean, 11n eta 12an izanen dira. Urteroko ekitaldiei hutsik egin gabe, denetarik izanen da aurten ere. Hauxe izanen da egitaraua:
Maiatzak 9, ortzileria
20:00etan su ziriak bestei hasiera emateko. Herriko trikitilariak herrian barna.
20:30ean txopo goratzea.
21:00etan Mutildantzak.
21:30ean Baztan-zopak JOXE ANGELekin.
23:00etan dantzaldia JOXE ANGELekin.
Maiatzak 10, launbeta
10:30ean diana.
10:30ean mukuen tailerra.
15:00etan haurrendako quads eta puzgarriak.
19:00etan asto karrera.
21:00etan herri afaria.
00:00etan dantzaldia SANTXOTENArekin.
Maiatzak 11, igendia
12:00etan Meza Nagusia, Elizondoko abesbatza eta Amaiurko Gaztelua taldearekin.
13:00etan hamaiketakoa.
13:30ean binakako pilota partida.
14:30ean Xegonen apostua.
18:00etan herri kirolak.
19:00etan asto karrera.
19:30ean dantzaldia JOXE ANGELekin.
Maiatzak 12, astelehena
10:30ean diana.
11:00etan bizikleta itzulia.
12:00etan mus txapelketa.
14:30ean zikiro jatea JOXE ANGELekin.
18:00etan sokatira.
19:00etan futbol partida.
21:00etan xinger jatia.
22:00etan Gaixo Ni.