Asteazken eguerdian bota dute Iruritan Salbatore bestetako txupinazoa. Urtero bezala, Irurita eta Urdazubiko Salbatore bestek hasiera ematen diote Baztan-Bidasoaldeko besten gurpil eroari. Aurten, gainera, inoiz baino lehenago ailegatu dira. Txupinazoaren ondotik, Herri-buelta Baztango Gaitariekin izan dute Iruritan. Arratsaldean, Haurrendako jokuak eta berendua; eta Trinketeko esku pilota txapelketako finalerdiak jokatu dira. Bi txupinazo izaten dituen herri bakarretakoa izanen da Irurita, izan ere, goizean lanean aritu direnentzat bertze bat bota baitute arratsaldeko 7etan. Arratsean ezkil-jotzea eta Baztanzopak izanen dituzte Joxe Angel eta Kristianek alaiturik eta gauerditik aitzinera Dantzaldia TRIKIDANTZ taldearekin.
Salbatore Eguna ortzegunean, Haur eta jubilatuena ortziralean
Maiatzaren 1ean Salbatore Eguna ospatuko dute.
Meza nagusiaren ondotik, Herriko dantzarien erakustaldia izanen da eta gero hameketakoa.
Herritarren arteko Jokuak eta gero, arratsaldeko 6etan Trinketeko lehen esku pilota txapelketako finalak jokatuko dira eta sari banaketa izanen da.
Arratsean eta gauean LAIOTZ taldearekin dantzaldia izanen da eta tartean Mutil-Dantzak.
Maiatzaren 2an, ortziralean, haur eta jubilatuen eguna ospatuko dute Iruritan.
Goizean Karpa garbitzea eta dianak izanen dira baserrietan, baita Haurrendako jokuak errebote plazan.
Bazkaltzeko orduan, haurrak karpan bilduko dira, jubilatuak Olari jatetxean eta gazteak Baigorrin.Arratsaldean jokuak eta txokolatada izanen dute haurrek. Ortziral gauean Rock kontzertua izanen da THE BLUE BAND eta KALAPITE taldeekin.
Larunbatean Herritarren Eguna
Larunbatean herritarren eguna ospatuko dute Iruritan. Goizean Karpa garbitzea eta Zikiroko mahai patzea izanen da 11:00etan KULKI haurrentzako jolasak. erreboteko plazan. Eguerdiko bi orduetan, ZIKIRO-JATEA izanen da Irazu eta Kolina Bertsolariekin. Arratsaldeko 6etan Aranabiako pala goma txapelketako finalak jokatuko dira, 8etan Dantzaldia LAMIAK taldearekin eta ondotik mutildantzak. Gaupasa JALISKO BAND taldearekin izanen da. Igandeko azken egunean, Meza nagusiaren ondotik, Haurren Krosa izanen da. 12:30etan Sukaldaritza txapelketa eginen da eta plater originalenari saria emanen diote. Arratsaldeko 6etan DUGUNA Dantza Taldea ariko da eta TRIKIDANTZ taldearen dantzaldiarekin eta afariarekin akituko dira bestak.
Urdazubiko bestak arratseko 20:00etan abiatuko dira
Urdazubin asteazken arratseko 20:00etan hastekoak dira bestak, txupinazoarekin. Salbatore Eguneko Meza ondotik Aperitiboa eskainiko da herriko pilotalekuan ZAZPIAK BAT dantza taldearekin eta Gaiteroekin.
Arratsaldean Haurrentzako jokuak izanen dira Jokulandiarekin eta Kenpo Kai erakustaldia.Arratsaldeko 7etan TAPIA eta LETURIAk emanaldia eskainiko dute. Gaueko 10etan PAELLA jatea izanen da eta gau osoan animazioa KIKI BORDATXO taldearekin.
KOXKA ostatuan izanen dira.
Arratsaldean Haurrentzako POTXIN ETA PATXIN pailazoak ariko dira eta gauez sagardotegi mugikorra izanen dute.
Kontrabandisten Lasterketa larunbatean
Larunbat goizeko 10etan Kontrabandisten lasterketa eginen da. Zikiro Jatea INPRESENTABLES txarangak alaiturik izanen da eta ondotik, kalejira herriko ostatuen inguruan, herri azpitik herriaren goraino UREZKO ZEZENAren laguntzarekin. Igande arratsaldean, azkenik, herri kirolak eta errifaren zozketa izanen dituzte. Gauez “Pobre de mi” eta besten bukaerako afaria izanen dute.