Baztandarren Biltzarraren kartela

TTIPI TTAPA 2008ko apirilaren 28a

Apirilaren 11n bildu zen Elizondon aurtengo Baztandarren Biltzarra iragartzeko Kartel Lehiaketaren epaimahaia. Aitzitik, ez zuten kartelik hautatu. Edizio berezia izan da hau, lehendabizikoz, kartelik ez aukeratzea erabaki baitu epaimahaiak. Hortaz, elkartearen azken logotipoaren moldaketa egin duen Juan Angel Perotxenak egin du kartela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun