Ipuin kontalariaren aginduetara

TTIPI TTAPA 2008ko apirilaren 28a

TTIPI TTAPA

Nazioarteko Haur Literaturaren eguna zela eta, Udalak antolatuta, Pello Añorgaren ipuinekin gozatzeko aukera izan zuten Baztango ikasleek. Apirilaren 4an Iruritako Gizarte Bilgunean, Amaiur, Azpilkueta, Erratzu, Arizkun, Gartzain, Irurita, Arraioz, Oronoz-Mugairi, Almandoz eta Zigako eskoletako ikasleen txanda izan zen. Baztan Ikastolan eta Elizondoko San Francisco Javier ikastetxean, berriz, apirilaren 7an eta 8an, izan zuten Añorgaren bisita. Argazkia Baztan Ikastolan ateratakoa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun