Eskoletako matrikulazioa gora doalako eta konponketa lanak beharrezkoak direlako, Udalak Hezkuntza Departamentuarekin elkarlanean, zenbait ikastetxetan konponketak eginen ditu udan. Asmo horien berri Martin Garde zinegotziak eman zuen. Hala, Amaiurko eskolan jangela haundituko da; Azpilkuetan ikasgela berria eta psikomotrizitate gela eginen dira; Erratzun ikasgela berria eraikiko da; eta Elizondoko San Francisco Javier ikastetxean komunak, leihoak eta psikomotrizitate gela konpondu.
Gainerakoan, Almandozen (eraikitzen ari dira 2008/09 ikasturtean irekitzeko), Iruritan eta Oronoz-Mugairin, ikastetxe berrien beharra dago, Iruritan batez ere. Izan ere, ikasturte honetan, eskolatik kanpo gela bat antolatu behar izan da espazio faltagatik. Etorkizunean gabezia horiek areagotuz joanen dira.